Ostegunean hasiko da Zumaiako jaialdia

2013/07/30

Ostiraletik hilaren 11 bitartean musikak hartuko du Zumaia. Ia egunero izango da zerbait ikus eta entzungai. Denetariko eta denentzat izango da musika aurtengoan.

 

Atzo aurkeztu zuten aurtengo musika jaialdia. Ostegunean, San Pedro abesbatzak prestatutako 'Kresala eta Garoa' emanaldiarekin emango zaio hasiera. Txomin Agirrek Zumaian idatziriko bi liburu horiek aitzakia hartuta kantu herrikoiekin osatutako kontzertua eskainiko dute.

 

Herrikoek hasiera emanda, denetarikoa izango da aukera ondoren. Besteak beste atzo Eneko Agirre Kultura zinegotziak azpimaratu bezala 'Lo imposible in concert' ikuskizuna izango da apustu nagusia. Iñaki Agirrezabalaga alkateak aipatu bezala "ekitaldi honen bidez jaialdiaren oinarrietara itzulera moduko bat da", gainera.

 

Aurrekontuak behera egin arren, aurtengoan egitarau txukun eta osatua prestatzeko esfortzua ere egin dute: "Aukera zabala dago aurtengoan. Denetariko ikuskizunak daude entzungai. Kanpokoak zein euskal musikakoak", gaineratu zuen Agirrek.

 

Egitaraua:

 

Abuztuak 1
Zumaiako San Pedro abesbatzaren ‘Kresala eta Garoa’ kontzertua. 22:00etan, parrokian.

Abuztuak 2
Dantzaz konpainiaren ‘Naugragoak’ dantza garaikide ikuskizuna. 21:30etatik aurrera Itzurungo hondartzan.

Abuztuak 3
Jazz@roa 5tet-en kontzertua. 23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Abuztuak 4
‘Lo imposible in concert’ Fernando Velázquez -ek zuzenduta. 22:00etatik aurrera Maria eta Jose aretoan.

Abuztuak 5
‘Arratsalde bat operan’ hitzaldi musikala Iker Gonzálezen eskutik. 20:00etatik aurrera Alondegian. 
 

Abuztuak 6
Andoni Egala eta Xabier Lizasoren ‘Bi arreba’ ikuskizuna. 20:00etatik aurrera Alondegian.

Abuztuak 7
‘Bibolin magikoa’ haur antzerki musikala. 19:00etan Aita Mari aretoan.

Abuztuak 8
Opera Buffa, ‘La serva padroma’. 22:00etan, Maria eta Josen. 

Abuztuak 10
‘Cine para dos y un térron de Jazz’ Iñaki Salvador eta Ainara Ortegarekin. 22:00etan, Aita Marin.

Abuztuak 11
‘The sey sister’ Gospel kontzertua, 20:00etan Mari lakean.