Ostegunean hasiko dira sanpedroak

2012/06/26

Aurten, 18:00etan txupinazoa botata emango zaio hasiera festei. Aurten, danborrada aurreratu egin da, eta 19:00etan hasiko da (Sagarbiden). Udaletxe aurrean 20:00etan izango dira, eta orduan igoko da herriko bandera.

 

Aste honetan ospatuko dira Zumaian Sanpedro jaiak. Ekainaren 28tik uztailaren 1a bitartean festa giroak eta ekitaldiek hartuko dute Zumaia. Aurten, hainbat aldaketa izan dira.

 

Festei hasiera emango dien txupinazoa, ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 18:00etan botako da. Ondoren, 19:00ak inguruan hasiko da danborrada, Sagarbiden. Ohi bezala, herrian buelta egin ostean udaletxe aurrera joango dira. Han 20:00etan, herriko bandera igoko da. Aurtengoan, danborradako lagunek Nagusilan omenduko dute. Festen lehen eguna, Lisker taldearen berbenarekin bukatuko da.

 

Ondorengo egunak ere ekitaldiz beteta izango dira, ohi bezala. Hona hemen egitarau osoa:

Ekainak 28, osteguna

18:00etan Txupinazoa.

Jarraian erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako Dultzaineroek lagunduta.

19:00etan txaranga doinuak

Ordu berean Sanpedroetako danborradaren irteera, Sagarbidetik.

Iluntzean dultzaineroen saioak.

20:00etan udaletxean, herriko bandera jasotzea.

Aurten danborradako lagunek omenduko duten taldea: NAGUSILAN.

22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan berbena LISKER taldearekin.

 

Ekainak 29, ostirala

9:00etan Tolosako Dultzaineroekin goiz soinua.

10:30ean Prozesioa.

Ondoren Meza Nagusia.

12:00etan FALCONS DE VILLAFRANCA taldearen kalejira Erribera kalean eta ikuskizuna Odieta pilotalekuan.

Ordu berean Tolosako Dultzaineroen kalejirak.

13:00etan Udal Musika Bandaren kontzertua.

18:30ean Aita Marin Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak: KONFETTI ikuskizuna.

Iluntzean Tolosako Dultzaineroen kalejirak.

22:30ean Kofradian gaztetxoen diskoteka DJ XAIBORekin.

23:00etan su artifizialak Astondoa piroteknia etxearen eskutik.

Jarraian Tolosako Dultzaineroen kalejira Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara.

Ondoren, dantzaldia bertan Zumaiako Musika Bandarekin eta Astindu dantza taldeko kideen parte-hartzearekin.

 

Ekainak 30, larunbata

11:30ean  Odietan haurrentzat FAUNOLANDIA jolas parkea.

12:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan hasita Bizipoteoa.

13:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan JOTEROAK “La Ribera Canta”.

17:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, haurrentzat MOLTOTOPAKETA  Erkibe Kultur Elkartearen eskutik.

18:30ean  DARDARADA perkusio kalejira herrian zehar.

19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan HERRI-KIROLAK.

20:00etan Mariatxien kalejira.

22:00etan Gaztetxean kontzertua.

22:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, Mariatxien kontzertua: “ELEGANCIA MEXICANA”.

 

Uztailak 1, igandea

11:00 – 13:30 eta 16:30-19:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan, PUZGARRIAK eta Parke berezia haurrentzat.

11:30-13:30 eta 16:30-19:00ean hasita Erribera kalean, TXU-TXU Trenaren ibilbidea.

12:00etan Gernika parkean,  Gipuzkoako Arraza Libreko Artzai txakur kanporaketa.

19:00etan Kofradian erromeria Joxe Mendizabalekin.

22:00etan Mari Kalean, Beheko Plaza Abesbatza eta San Pedro Abesbatza taldeen udako kontzertua.