Ostegunean, hilak 17, irekiko da kultur etxeak antolatutako ikastaroetan izena emateko epea

2015/09/15

Izen emate epea irekita izango da hilaren 17tik 25era bitartean. Interesatutako pertsonek Kultur Departamentuarekin jarri beharko dute harremanetan izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko.

Behean duzue eskainiko diren ikastaroen zerrenda. Berdez ikastaro berriak

IZEN EMATEAK:

- Izen ematea irailak 17 ostegunez hasiko da, irailak 25 arte. ORDUTEGIA: 9:30 - 14:00, 1. solairuko bulegoetan
Ikastaro batzuen berezitasunagatik, eta plaza mugatuak direla eta, izen emateko aukera ahalik eta zabalena izan dadin, PERTSONA BAKOITZAK LAU IZEN BAINO GEHIAGO EZIN izango ditu eman.
Taldeak osatutakoan, itxaron-zerrenda bat osatuko da.

* Emailez eta telefonoz ere hartuko dira izenak, baina lehentasuna izango du une horretan bulegoan dagoen jendeak. 943-861056 • kulturetxea@zumaia.eus

-Ikastaroen ordainketa:  hileroko kuota duten ikastaroetan, hasi eta hilaren 10a baino lehen egin beharko da ordainketa. Kurtso osoa denean, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea egongo da ordaintzeko.

*Matrikularik ez da itzuliko ikastaroaren bi saio igaro ondoren.

 

                                                                                                                                                                                                                                                        

IKASTAROAK 2015-2016 FORONDA KULTUR ETXEAN

  • HAUR PLASTIKA TAILERRA: Astearte, asteazken edo ostegunetan 17:00 - 18:30 Urriak 6 - Maiatzak 31. Prezioa: 110€ ikastaro osoa. Familia ugariek 80€

    HAUR ZIRKU TAILERRA Torreberrin: 5-12 urte. Larunbatetan 16:30 – 18:00. Urriak 17-Maiatzak 28. Prezioa: 110€ ikastaro osoa. Familia ugariek 80€

    MENDEBALDEKO ARTEAREN OINARRIAK (Alondegian) Astelehenetan 18:00-20:00. Urriak 5-Abenduak 14. Prezioa: ikastaro osoa 50€

    FENG SHUI Asteartetan 18:00-20:00 - Urriak 6-Abenduak 15. Prezioa: ikastaro osoa 50€

    KALIGRAFIA Ostegunetan 19:00 - 20:30. Urriak 7- Abenduak 16. Prezioa: ikastaro osoa 45€

    CONTROL MENTAL – Metodología Silva Ostegunetan 18:30 - 20:00. Urriak 7- Azaroak 27. Doan

    PINTURA TAILERRA: Astelehenen eta asteazkenetan 18:30 - 20:00 / Astearte eta  ostegunetan, 15:00 -  16:30. Urriak 5 – Maiatzak 31. Prezioa: hileko 25€

    ZERAMIKA TAILERRA: Astearte eta asteazkenetan 18:30 - 20:00. Urriak 6 – Maiatzak 31. Prezioa: hileko 25€

    ESKULANAK: Bidasoa kalean, PAND’ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan: 10:00-13:00 / 15:00-19:00.  Izen ematea: 652 76 99 68

    EGUR TAILA: Asteartetan 18:00-20:00. Urriak 6 – Maiatzak 31. Prezioa: hileko 25€

    TAI CHI: Astelehenetan Violarekin 17:45 – 19:15 / Asteazkenetan 18:30 – 20:00 Carlirekin. Urriak 5 -  Maiatzak 30.  Prezioa: hilean 20€ ikastaroko

    AIRE AKROBAZIA  +16 urte (Torreberrin): Larunbatetan 10:30-12:30 Urriak 17-abenduak 19.  Matrikula osoa: 50€

    ARGAZKI DIGITAL OINARRIZKOA: Distira argazki elkarteak antolatuta. Astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 urriak 6tik. 40 ordu, 80€. Izen ematea: 695771547 distira-zu@hotmail.com

    MUSIKA, DANTZA ETA ANTZERKIA: Musika Eskolak antolatua, Ubillos Musika Etxean eta Torreberrin. 943861183 mueszu@hotmail.com

    KZgunea: teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak. Informazioa:  943023692. tutor.zumaia@kzgunea.net

    IZEN-EMATEAK: Irailak 17-25 TALDEAK BETE ARTE 

    Alondegia Kultur Etxean 09:30-14:00 943-861056 kulturetxea@zumaia.eus

    *Matrikularik ez da itzuliko ikastaroaren bi saio igaro ondoren