Ostegunean, hilak 20, Santelmoak antolatzeko bilera irekia egingo da
Aurnten, apirilaren 25etik maiatzaren 4a bitartean ospatuko dira Zumaian santelmoak. Nahiz eta askorentzat oraindik asko falta festak iristeko, antolaketa lanak hasiak dira dagoeneko. Hori dela eta, Udalak bilera irekia egingo du herriko talde, eragile zein norbanakoek dituzten proposamenak jasotzeko. Bilera otsailaren 20an, 19:00etan Alondegian egingo da. Aurrez proposamenen bat egin nahi duenak kultur etxeko bulegora zuzendu beharko du (943861056 edota kultura@zumaiakoudala.net).



