Ostegunean, hilak 4, etxean edo auzoan konposta jarri nahi dutenentzat ikastaroa

2013/07/03

Udal Elkarteak abiatutako fase berri honen helburua da konpostagailua jartzeko baldintzak betetzen dituzten (lorategi, baratza edo berdegune txiki bat izatea) ahalik eta familia gehienek etxean konpostagailua jartzea, hondakin organikoak bertatik bertara tratatzeko eta konposta egiteko. Horretarako, ostegunean, hilak 4, Algorri interpretazio zentroan ordubeteko ikastarotxoa izango da interesa dutenentzat. Izena eman edo argibideak jasotzeko Tel. 943554874 telefonora deitu edo konposta@urolakosta.org helbidera idatzi behar da.