Ostegunean, irailak 5, egingo da Zumaiako XXV. Argazki Lehiaketako sari banaketa

2013/09/03

Datorren ostegunean, hilak 5, egingo da aurtengo Zumaiako XXV. Argazki Lehiaketako sari banaketa. Ekitaldia, 19:30ean Alondegiko Oxford aretoan izango da. Aurten lehiaketako irabazlea Andres Indurain Gutierrez da 'Composición vertical' lanarekin. Jorge Murgiondoren 'Ikasten' lana izan da bigarren saritua eta hirugarrena, berriz, Manu Barreiro Rodríguezen 'Libre' argazkia. Zumaiar onenaren saria Imanol Manterolak irabazi du 'Ur eza' argazkiarekin. Lehiaketako argazki onenak ikusgai egongo dira Oxford aretoan bertan irailak 5 eta 22 bitartean egunero 18:30etatik 20:30etara bitartean,