Ostegunean izango da AholkuSex sexu aholkularitza zerbitzuaren ikasturteko lehen saioa

2019/09/24

Irailaren 26ean, ostegunean, abiatuko du ikasturtea AholkuSex zerbitzuak. Brankan izango da saioa, 18:00etatik 20:00etara.

Datorren hilaren 26an, Aholkusex sexu aholkularitza zerbitzua martxan jarriko da beste urte batez. Zerbitzu hori hileko laugarren ostegunetan eskainiko da eta, bertan, zumaiarrek sexuaren, sexualitatearen eta harremanen inguruko banakako aholkularitza jaso ahal izango dute.

Zerbitzuaren helburua harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea da, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka desberdinen inguruan hausnartu eta erantzuna emanez.

Aholkusex zerbitzuaren bitartez gai desberdinak jorratuko dira, hala nola, identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere. Horietaz harago, herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da. Zerbitzua doakoa, konfidentziala eta feminista da.

Aurrez aurreko arretaz gain, herritarrek sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 605 748 579 telefonora deitu ahal izango dute haien kezken inguruko aholku eta ekarpenak jasotzeko.

Bideo honetan jaso dituzte AholkuSex zerbitzuaren inguruko xehetasun guztiak: