Ostegunean, Musikoterapia

2012/02/07

'Emakumeak eta osasuna' zikloaren baitan, Musikoterapia saioa izango da ostegunean (hilak 9)18:30etatik aurrera, Alondegian.

Musika, aintzinako hizkuntza izanik, komunikazio unibertsalerako bide suertatzen zaigu. Musika entzuten eta sortzen dugunean, gizabanakoaren hazkuntza armonikoa bideratzen dugu.

Horrela, gizakiaren sentsibilizazioa, integrazioa eta komunikazioa errazten ditu, ondorengo bideak erabiliz:

 

Ø      Batetik, afektibitate eta emozioen mundua aztertuz eta bestetik, arrazionaltasunean murgilduz.

Ø      Expresio-bideak askatasunez adieraziz.

Ø      Sentimenduak bideratuz.

Ø      Sormena eta irudimen sortzailea mugiaraziz.

 

Musikoterapiak, giza hazkuntzatik abiatuz, musikaz gozatzeko modu ezberdinak ezagutzeko aukerak ematen ditu .

Musikoterapian, arazo musikalak jolas moduan konpontzen ikasten da, hau, eguneroko bizitzara luzatzeko helburuz. Horrela, musika esperientziak eta hauetatik sortutako harremanak aldaketarako indar dinamikoetan bilakatuko dira. Hauetan, musikaren indarra gizabanakoaren zein taldearen onurarako erabiliko da.

Laburbilduz, musika musikoterapian, helmuga baino bidea dugu eta erritmoa, memoria, belarria sormena, espresibitatea, eta abar lantzen lagunduko digu.

 

 

HELBURUAK

 

  • Emakumeak bere osasun egoeraz jabearazi, musika osasuna eskuratzeko baliabide gisa erabiliz.
  • Gaur eguneko bizitza estiloari aurre egin ahal izateko alternatiba osasuntsuak. Gure barrura eramango gaituen bidaia, musika, gure emozioekin konektatu ahal izateko tresna gisa erabiliko dugularik

 

 

EDUKIAK

 

  • Espresiobide berriak aztertu
  • Komunikaziorako baliabideak berritu
  • Barne-lana erraztu
  • Irudimena eta sormena landu
  • Barne-baliabideak kanporatu
  • Musikaz eta gure gorputzaz gozatu