Ostegunera arte eskualdeko brigadan lan egiteko izen emate epea zabalik

2011/06/06

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalek eta Urola Kostako Udal Elkarteak egindako ahaleginaren ondorioz, langabe gehiagok izango dute enplegua izateko aukera.

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko brigada antolatu zuen 2009 eta 2010ean INEMen lankidetzarekin, enplegua sustatu, eskualdeko langabeak kontratatu eta interes orokorreko lanak egiteko (pintura lanak, leku publikoetako mantentze-lanak...). Bi urte horietan, orotara, 75 pertsona kontratatu ditu.

 

2011ko brigada

 

Egitasmoa Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea egiten ari diren ahaleginaren ondorio da, eskualdeko langabeen kopuruaren igoerari aurre egiteko, izan ere, elkarlanean bideratutako egitasmo honen bidez langabe gehiagok izango du aukera eskualdeko lantaldean parte hartzeko.

 

2011ko eskualdeko brigada martxan dago. Lau talde sortuko dira eta bakoitzean 9 pertsona kontratatuko dira, enkargatu 1 eta 8 peoi. Guztira, beraz, 36 pertsona kontratatuko ditu Udal Elkarteak. Lan kontratuak 6 hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira.

 

Hona hemen lau taldeak:

 

1. Lorezaintza espezialitatea

2. Espazio publikoen mantentze-lanen espezialitatea

3. Naturaren zaintza  eta natur guneen mantentze lanak

4. Hiri altzarien mantentze lanak eta konponketak

 

Lantalde horiek Aia, Orio, Getaria, Zarautz eta Zumaiako leku publikoetan eraikuntza, pintura eta espazio publikoak mantentzeko lanak egingo dituzte.

 

Lehen bi taldeak uztailean hasiko dira lanean eta izena emateko epea zabalik dago.

 

Beste bi taldeak azaroan hasiko dira (betiere Lanbideren dirulaguntza jasotzen bada) eta izen-ematea iraila amaieran edo urria hasieran egingo da.

 

Parte hartzeko baldintzak eta lehentasunezko taldeak

 

Lanbide Euskal Enplegu Zerbi­tzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar da, deialdi hau argitaratzen denean edo kontratazio-egunaren aurreko 5 urteetan 3 urtez. Pertsona horiek, gainera, honako bi baldintza hauetako bat bete behar dute kontratazioa egiten den unean:

§      Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea, gizar­teratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren modalitatean zein laneko diru-sarreren errenta osaga­rrian.

§      Kotizaziopeko langabezia-prestaziorik jasotzen ez duen langabea izatea.

 

Bestalde, lehentasuna izango dute diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileek (taldeko kideen %20, hau da talde bakoitzean gutxienez 2) eta 18-35 urte arteko eskatzaileek (kide guztien %30, hau da talde bakoitzean gutxienez 3).

 

Izena eman eta hautaketa prozesuan parte hartzeko

 

Izena bi eratara eman liteke:

 

http://www.lanbide.net/ web orriaren bidez eta Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzara bertaratuta (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

 

Interneten 3 lan-eskaintza jarrita daude eta laugarrena gaur edo bihar jarriko dugu. Honakoak daude jarrita:

 

162011005324 Lorezaintza langilea (8 lanpostu)

162011005353 Lorezaintza arduraduna/monitorea (lanpostu 1)

162011005332 Herri gunen mantentzea egiteko langilea (8 lanpostu)

 

Lanbideren webgunean bilaketa egiteko testu librean “Zarautz” edo erreferentzia zenbakia jarrita berehala ikusiko duzu lan-eskaintza.

 

Izena emateko epea

 

Lan-eskaintza horietan izena emateko epea amaituko da ekainaren 9an, betiere, aldez aurretik gehienezko kopurua gainditzen ez bada.

 

 

Argibideak

 

Argibideak nahi izanez gero jo Urola Kostako Udal Elkarteko harrerara:

Urdaneta bidea 6, Zarautz

Tel. 943890808