Ostegunetik aurrera, pintxo-potea
Ostegun honetan hirugarren pintxo-pote denboraldia hasiko da azaroak 29 arte.
Ostegunero, arratsaldeko seiretatik aurrera, pintxo bat eta edari bat (kriantza, zuritoa, muztioa edo ura) dastatu ahal izango da 1,5 euroren trukean. Urteko lehen denboraldian hamairu izan ziren parte hartu zuten edaritegiak, bigarrenean 16 eta orain ere, 16 taberna berdinak izango dira: Ganbara, Gure Txokoa, Itxaso, Itzurun, Kalari, Kantau,ri, Kresala, Marina Berri, Metro, Tximista, Zalla, Beheko Plaza eta Kaia Ilargi, Trapaia eta Telmo.
Beste denboraldietan bezala, oraingoan ere edaritegi bakoitzean txartelak zigilatzeko sistemarekin jarraituko dugu. Horrela, pertsona bakoitzak bere txartela izango du, eta edaritegi bakoitzean zigilatu beharko du, gero, hiru hilekoaren amaieran Zumaiako Turismo Bulegoan aurkeztu eta zozketan parte hartu ahal izango du. Saria, Zumartian elkarteko establezimenduetan gastatzeko 300 euroko txeke bat izango da. Bigarren denboraldiko zozketako irabazlea Teresa Bastias izan da.
Ekimen honen sustatzaileek, aurreko txandetan bezalako parte hartzea izatea espero dute, horrela guztiek udazkeneko ostegun arratsalde paregabeak disfrutatzeko aukera izango dute.



