Ostegunetik aurrera, Sanbartolomeak Oikian

2012/08/21

Ostegunean, 21:00etatik aurrera, bertso afaria izango da txosnetan Amets Arzallus eta Jon Maiarekin.

Datorren ostegunean hasi (hilaren 23an) eta asteartera arte (28ra arte) festak ospatuko dira Oikian. Festa egun horietan guztietan ekitaldi ugari izango dira. Hona hemen egitarau osoa:

 

23, osteguna

21:00etan: Bertso afaria Amets Arzallus eta Jon Maiarekin, txosnetan.

24, ostirala, SAN BARTOLOME EGUNA

11:00etan: Meza Nagusia.

Onodren, Pilota partiduak: Etxabe-Aristi/ Zenekorta- Etxabe

                                           Iribar-Mañu/ Salegi-Antia

18:00etan: Asto proba Angel Antabila, Bertoi Etxabe, Apolo eta Unai Gijarroren astoekin.

23:00etan: Erromeria Laja eta bere taldearekin.

25, larunbata

Egun osoan, ohiturari jarraituz, oilasko biltzaileak baserriz baserri etat etxez etxe ibiliko dira. Bazkaltzeko, paella jana koadrillaka frontoian.

18:00etan: Patata tortila lehiaketa eta, ondoren, pintxo dastaketa herriko baserrietan egindako sagardoarekin.

Bitartean, Inpernupeko Joareak taldea plazan ibiliko da.

23:00etan: Dantzaldia Kupelarekin.

26, igandea

11:00etan: Meza.

Ondoren, herriko edadetuei omenaldia eta Zestoako Itxaropena dantza taldearen saioa.

14:00etan: Ziriko jana frontoian.

18:00etan: Herri kirol jaialdia. Mujika-Mugertza/Atutxa-Bihurri aizkolariak.

Ondoren, idi-asto dema erakustaldia. Aizarnazabalgo Etxaberen idi parea era Bitorio Zelaiaren asto parearekin.

22:30ean: Izer, Alabier eta Lutxurdioren erromeria.

27, astelehena

11:00etan: Umeentzat eskulan tailerrak eta beraien arteko herri kirol jaialdia.

16:30ean: VI. karrikotxe jeitsiera.

18:00etan: Poxpolo eta konpainia pailazoen 'Martxan' ikuskizuna.

22:30ean: Ai ene! taldearekin erromeria.

28, asteartea SAN AGUSTIN EGUNA

Olinpiar jokoak 2012, Oikia

11:00etan: Meza.

Goizean, herria apainduko da.

Eguerditik aurrera, jaiari hasiera emateko, desfilea eta su ontziaren piztuera trikitilariekin.

14:30ean: Herri bazkaria sagardotegi erarar eta erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin.

Arratsaldean, Olinpiar jokoak

22:00etan: Erromerian taldearekin dantzaldia.

Gauerdian, itxiera ekitaldia Eskubeltz piroteknia gas.

Ondoren, DJ Burunbarekin dantzaldia goizaldera arte.