Ostiral teknologikoak

2019/03/06
Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako IKT konponbideak

SPRIren eskutik, Urola Kostako Udal Elkarteak OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko egitasmoa antolatu du. Helburua da eskualdeko ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek teknologia berriak euren negozioetan txertatzea eta ahalik eta etekin handiena ateratzea.

Ekimen hau kokatzen da SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak” zerbitzuaren barnean.

Egitasmo honetan, ondorengo aholkularitza eskainiko da:

  • TALDEKO SAIOAK (saio batean edo gehiagoetan parte-hartzeko aukera): Taldeko 3 aholkularitza-tailerretan parte hartzeko aukera

Zure beharren arabera, saio batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango duzu. Esku-hartzeko modalitatean, berriz, gehienez ere, aholkularitza zerbitzu bat aukeratu ahal izango da.

Taldeko saioak 5-7 parte hartzailerentzat eskainiko dira. Bakoitzak bere portatila ekartzeko aukera izango du. Edozein kasutan, Udal Elkarteak portatila mailegatzeko aukera eskainiko du, parte hartzaileek aurrez eskatuta.

Noiz  eta non

Egitasmo hau martxoa eta ekaina bitartean burutuko da; hilean ostiral batean, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan:

  • Eguna: ostiraletan
  • Ordua: 10:00
  • Iraupena: Saio gehienak 4 ordukoak izango dira.
  • Lekua: Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz (Udal Elkartearen egoitza)

Onuradunak

Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaiako) ekintzailea, autonomoa edo 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikia bazara (25 langile baino gutxiagokoa, industria arloko edo industriari lotutako enpresen kasuan), doako aholkularitza zerbitzu honen bidez, teknologia berriei etekina ateratzekoa aukera izango duzu.

Parte hartzeko ezagutza maila

Ekimen honetan parte hartzeko ez da teknologia ezagutza berezirik behar. Ezagutza maila oso oinarrizkoa edo oso aurreratua duten parte hartzaileak, zuzenean, bakarkako saioetara bideratuko dira. Gainontzekoek, saioetan parte hartzeko aukera izango dute. Ezagutza maila aholkulari batekin telefonoz egindako elkarrizketa baten bidez zehaztuko da.

Agenda

TALDEKO SAIOAK (denetan edo baten batean parte hartzeko aukera)

  • martxoak 15: Mikroenpresa eraginkorragoa barne kudeaketa optimizatua - 4 ordu
  • apirilak 12: Zibersegurtasuna – 4 ordu
  • maiatzak 17: Mikroenpresa Interneten - 4 ordu
  • ekainak 14: Gailu mugikorrak enpresan – 2’5 ordu

Argibideak eta izena emateko

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da. Horretarako ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN            
  • Enpresaren izena           
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak  
  • E-mail  
  • Telefonoa
  • Intereseko ikastaroa(k)

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak

(Aintzane Ruesgas/ Eli Uzkudun/ Maider Ibarbia)

Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus 

Inplantalariak aholkularitza zerbitzuaren abantailak: IKT konponbideak MikroETEetan

SPRIren (Eusko Jaurlaritzaren Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziaren) Inplantalariak Programan 4.500 mikroETE eta autonomo baino gehiago parte hartzen ari dira. Aholkularitza zerbitzu horrek laguntzen die beren lehiakortasuna hobetzen,  Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiei esker (EIKT irtenbideak).

Programa horretako aholkulari teknologikoen laguntzarekin inplementatutako EIKT irtenbideen eraginkortasuna agerian geratzen da parte-hartzaileek lortutako emaitzak ikusita:

  • %60k bere markaren irudia hobetu du eta %75ek baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu.
  • %47k bezero gehiago erakarri ditu interneten posizionatzeko eta sustatzeko kanal eta hedabide berriei esker.
  • %43k enpresaren kudeaketa optimizatzen du eta %35ek bezeroarekiko arreta hobetzen du.
  • %25ek salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.

Inplantalariak programari buruzko informazio guztia SPRIren webgunean aurki daiteke, www.spri.eus, “MikroETEentzako Laguntzak” atalean. Hor eskura ditzakezu IKT irtenbideen katalogoaren azken bertsioa eta zerbitzuan parte hartzeko eskaera.