Ostiralean 09:30etatik 14:00etara itxita egongo da Alde Zaharra, Euskal Jaia dela eta

2011/08/09

Ostiralean Euskal Jai eguna egingo da Zumaian, eta horrek eguneroko martxa apur bat aldatuko du. Goizeko 09:30etatik 14:00etara Alde Zaharra itxi egingo dute autoentzat eta, beraz, ezingo da bertara autoz sartu, ez eta bertan aparkatu ere. 14:00etan zabalduko dute bidea, eta ordutik aurrera libre izango da zirkulazioa.