Ostiralean, abuztuak 7, Euskal Jai Eguna ospatuko da

2015/08/05

Goizeko 10:00etatik gaueko ordu txikiak bitartean euskal giroaz gozatzeko aukera izango da Zumaiako Alde Zaharrean. Goizean goizetik azoka, trikitilariak, txalaparta, bertsoak, herri bazkaria, erromeria… denetik eta denentzat izango da.

10:00 Baserriko gaien azoka eta Hala Dzipo txalapartariak

10:30 Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak

11:00 Maitane eta Alaitz trikitilariak

11:30 Upela plazaren parean, salda

12:00 Kofradian eta 12:30 Udaletxean, balkoitik balkoirako bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano

14:30 Herri bazkaria. Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin

18:00 Plaza bertan erromeria Maddalen eta Jagobarekin

18:30 Alondegiaren aurrean dantzaldia Joxe Mendizabalekin

19:00 Euskorleans taldearen kalejira

Ordu berean plazan  Sagardo dastaketa

23:00 Kofradian erromeria Bide Batez taldearekin