Ostiralean antzerkia Alondegiko Oxford aretoan

2018/11/14

Anodino Teatroaren ZERURA ERORIA izango da eskainiko den antzezlana eta gaueko 22:00etan izango da. Sarrera 5 eurotan egongo da salgai.

SINOPSIA
Zerbait al dago hil ostean?
Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera?

Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea?

Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hldakoekin joan ahal izateko?

Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak?

Hildakoen bizipenak?

Bizi penak? Hil penak?
Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartu besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko. Sartzerik izango al du?
ZERURA ERORIA
Komedia zoroa da, ganberroa eta lotsabakoa. Barre algarakadak eragitea da lan honen funtsa, oinarria eta helburua.
Publikoaren konplizitatea bilatzen dugu Armandoren gorabeherak kontatzen dugun bitartean, hain zuzen ere klown eta buffoi teknikak erabili ditugu Zerura Eroria sortze-prozesuan. Eta horretarako teknika hauetan aditua den Pablo Ibarluzea zuzendari bezela izan dugu.
Mikel Fernandino-ren textu zoragarri batetik hasita, muntai-joku bat izango balitz bezela, zatitu, ordenatu, moztu, gehitu eta birmontatu egin genuen. Honetarako Iñaki Ziarrustaren laguntza paregabea izan genuen eta euskerazko moldaketaz gain bere ikutua eman zion. Azkenik Enriqueta Vega-ren jantzi diseinu zoroa eta itzela gehitu genion eta Javi Kandelaren argiztapena.
Espazio anitzetara moldatzen den ikuskizuna da, hau da, leku ertain eta handietara baina baita ere espazio txikietan egin daitekeen. Izan ere, aktoreen lanean oinarritzen den obra da eta eszenografia sinple bat lagungarri bihurtzen delarik.
Erritmo bizia ezarri diogu antzezlanari eta halaber pertsonai ezberdinen sartu-irteerak, eromen hau paregabea izan dadin.
Komedia freskoa eta burugabea sortzea izan zen ANODINO TEATROA taldearen helburuetariko bat.
Eta lortu dugula uste dugu

Baina ez dugu guk bakarrik esaten. Ikuslegoaren harrera eta kritikaren hitzek horrela diote.
FITXA ARTISTIKOA
Aktoreak
Florentino Badiola
Aiora Sedano

Aitor Fernandino
Testua
Mikel Fernandino
Zuzendaritza
Pablo Ibarluzea