Ostiralean egingo da Kantauri Plazako hiru etxebizitza tasatuen zozketa

2019/07/04
Uztailaren 5ean goizeko 11:30ean izango da zozketa, notario aurrean. Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzak zozketatuko dira. Udala zozketa irabazten duten herritarrekin harremanetan jarriko da prozesuarekin jarraitzeko.

Eskatzaileek eskaera egin eta hamar eguneko epea izan zuten alegazioak aurkezteko. Epe horretan alegazio bakarra egon da, nortasun agiriak zerrendan akatsa zuela adieraziz, eta Udalak akatsa zuzendu du. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, eskatzaileen behin betiko zerrenda onartu zen pasa den ekainaren 26ean alkate dekretu bidez.

 Bada, behin betiko zerrenda onartuta, uztailaren 5ean egingo da Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzen zozketa. 4. atariko lehen solairuko A, C eta D etxebizitzak zozkatuko dira. A etxebizitzak 84,39 m²-ko azalera du, C etxebizitzak 96,45 m²-koa eta D etxebizitzak 89,99 m²-koa. Etxebizitza bakoitza garaje plaza batekin eta trastelekuarekin esleituko da. Prezioei dagokionez, A etxebizitzak 238.189,47 euroko prezioa izango du, C etxebizitzak 263.234,52 eurokoa, eta D etxebizitzak 252.755,19 eurokoa.

 Hemen ikus dezakezue eskatzaileen behin betiko zerrenda.