Ostiralean Euskal Jai Eguna izango da
Bazkarira txartelak salgai dira Turismo Bulegoan (8 eurotan helduenak eta 4 eurotan 12 urtetik beherakoenak). Kultur Saila bazkarian lan egin nahi duten boluntarioen bila dabil. Interesa duen orok 943861056 telefonora deitu edo kultura@zumaiakoudala.net helbidera idatz dezakete.
Datorren ostiralean, hilak 10 izango da Euskal Jai Eguna Zumaian. Egun horretan, goizean goizetik alde zaharreko kaleetan elikagai eta artisau azoka izango da. Eguna bukatu artean, ekintza eta ekimen ugari izango dira adin guztietako herritar eta bisitarientzat. Tartean, bazkari herrikoia izango da. Bertan paella izango da jateko, eta dagoeneko salgai dira txartelak turismo bulegoan. Helduen txartelak 8 eurotan eta gaxtetxoenak (12 urte azpikoentzat) 4 eurotan eskuratu daitezke.
Bazkari horretan lan egiteko boluntario bila dabil Kultura Saila. Zeregin horretan parte hartu nahi duen orok 943861056 telefonora deitu edo kultura@zumaiakoudala.net helbidera idatz dezakete.
Egitaraua:
Alde Zaharrean, artisau eta elikagai azoka.
Infernupeko Joaldunen kalejira, herrian zehar.
Salda, Upela plazaren parean.
Balkoitik balkoira bertso saioa Sanjuaniturrin. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Jon Maia.
Bazkari herrikoia: Paella erraldoia. Bazkaria alaitzeko Joxe Mendizabal.
Jarraian, kuadrillen arteko herrikirolak, Odietan.
Txikitxas bikotearekin erromeria plazan.
Ordu berean, gaztetxoentzako erromeria Alondegiko plazan.
Sagardo dastaketa, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Iraunkorra txarangaren kalejira.
Bide batez taldearekin erromeria, Kofradian.



