Ostiralean 'Gazta zati bat' dokumentala ikusteko gonbidapenak eskuragai

2012/05/09

Alondegiaren urteurrenaren harira, asteburu honetan Jon Maia herritarrak zuzenduriko 'Gazta zati bat' dokumentala ikusgai izango da. Ostiralean, larunbatean eta igandean 19:30etan izango dira saioak, dohainik. Hala ere, ostiralean Jon Maia berak egingo du aurkezpena eta saio horretara sartzeko gonbidapenak beharko dira eta eskuragai daude gaurtik aurrera Turismo Bulegoan. Joan eta jaso besterik ez dira egin behar.