Ostiralean hasiko da aurtengo Musika Jaialdia

2010/07/27

Ostiralean, Udaleku Musikaletako umeek emandako kontzertuarekin emango zaio hasiera Musika Jaialdiari.

 

Ostiral honetan, hilak 30, emango zaio hasiera Musika Jaialdiaren XVI. edizioari. Aurtengorako  mota ezberdinetako musika emanaldi ugari antolatu dituzte, eta azpimarratzekoa da Zumaiako taldeek hamabostaldian izango duten parte hartzea.  Hasteko, Udaleku Musikalean parte hartu duten umeen kontzertua izango da, ostiralean 18:30ean Aita Mari aretoan. Ondoren, berriz, 22:30ean Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua emango du Ondartxo plazan.

Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak adierazi duenez, “krisi egoeran egonda ere musikaren aldeko apostua” egin dute oraingoan ere. “Musika  jaialdi ona antolatu dugu, eta hori egiaztatzeko, egitarauari begiratzea besterik ez dago”, azaldu du Agirrezabalagak.

Prestatutako musika eskaintza zabala da, eta hainbat ekintza errepikatzeaz gain, berrikuntzak ere izango dira tartean. Hala, Zumaiako Musika bandak antolatuta I. Tertulia Musikalak egingo dira uztailaren 30ean, Villa Luz etxean 19:00etatik aurrera. Ibon Manterola Musika Bandako lehendakariak eta ekimen horren antolatzaileak azaldu duenez, “tertulia musikalen ideia gure artean geratzeko etorri den ideia izatea da helburua”. Tertulia horren bidez, musika banden etorkizunari begira, erronkak eta aukerak zein diren aztertzea da. “XIX. Mendean musika bandek herrigintzan eta musikagintzan zer eginkizun duten aztertuko da”, adierazi du Manterolak.

Tertulian hiru hizlarik hartuko dute parte. Manuel Jorge Vicentek musika bandek herriko kulturgintzari egindako ekarpenaz hitz egingo du. Luis Orduña, aldiz, XXI. Mende hasieran bandek duten errepertorio musikalaz arituko da. Eta azkenik, Mikel Emezabalek musika eskolen edo banden “harrobiaren” inguruko hausnarketa egingo du.

Zumaiako Musika Bandaz gain, herriko San Pedro abesbatzak ere eskainiko du kontzertua, abuztuaren 1ean 22:00ean parrokian izango da hori. “Ilusio handiarekin prestatutako kontzertua da Zumaiakoa. Kontzertu garrantzitsua da, herrian maila ona ematea garrantzitsua baita”, azaldu du Amaia Aldalur Abesbatzako zuzendariak.

Aldalurrek kontzertu horretan parte hartzeaz gain, beste batean ere hartuko du parte. Lardabaso abesbatzak abuztuaren 6an Parrokian emango duenean hain zuzen. Lardabaso abesbatzak duela gutxi Txinan egin zen koruen arteko Munduko Olinpiadak jokatu ziren, eta hiru sari irabazi zituzten, bi urrezko eta zilarrezko bat. “Han eskaini genuen kontzertu osoa eskainiko dugu hemen ere, eta kontzertu berezia izango da”, azaldu du Aldalurrek.

 

Egitarau osoa:

Uztailak 30, ostirala

18:30ean: Udaleku Musikaletako azken kontzertua, Aita Mari aretoan

22:30ean: Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua, Ondartxo plazan

Uztailak 31, larunbata

20:00etan: Chesteko Musika Banda, Ondartxo plazan

Abuztuak 1, igandea

22:00etan: San Pedro Abesbatza, Parrokian

Abuztuak 3, asteartea

22:00etan: Bernardo Garcia Huidobro: Programa de Guitarra Española, komentuan

Abuztuak 4, asteazkena

22:00etan: Klarinete laukotea: Carlos Casado, Marixi Sesma, Mikel Emazabel eta Jasone Etxebeste

Abuztuak 5, osteguna

22:30ean: Zinea eta musika The Silent Band “El acorazado Potemkin”

Abuztuak 6, ostirala

22:00etan: Landarbaso Abesbatza, parrokian

Abuztuak 7, larunbata

20:00etan: Julen Izarraren Organiks jazz taldea

Abuztuak 8, igandea

20:00etan: The Aligators-en metal kontzertua.

Abuztuak 10, asteartea

22:00etan: Ruth Palmen-en biolin kontzertua

Abuztuak 11, asteazkena

Donostiako Musika Hamabostaldiarekin batera goizean zehar Done Jakueko erromeria: Askizutik Elorriagara. Geldiuneak Zuloaga eta Arritokieta Ermitan.

22:00etan: Alia Música: “Peregrinatio”, musica medieval en los caminos de Santiago.