Ostiralean hasiko dira 2019ko inauteritako ospakizunak Zumaian

2019/02/26

Joan den larunbatean Kaldereroek iragarri bezala, badatoz Inauteriak Zumaiara eta egun horiez gozatzeko egitarau oparoarekin gainera. Ostiraletik astelehenera bitarte Inauteriez gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek.

Martxoak 1, ostirala

Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa

17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan

18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Martxoko Periya. Ondoren emanaldia Beheko plazan

 

Martxoak 2,  larunbata

12:00 Zumai txarangaren  kalejira herriko kaleetan zehar

12:30 Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira

17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa

Eta txokolatea banatuko da mozorrotuen artean

18:00 Beheko plazan haurren mozorro lehiaketa

18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin

18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa

22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua

 

Mozorro lehiaketak                      

Larunbatean hiru lehiaketa eta sari ugari

- HAUR LEHIAKETA 18:00 Beheko plazan

  3 sari:  banako/bikote onena,  taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte

Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.

Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.

- HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETAK

  • 19:30-20:30 Girotu kalea zuen mozorroekin! Epaileak herrigunean ibiliko dira. Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€
  • 18:30-21:00 Argazki Txokoan herritarren sariak Banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€, Gertu elkartearen eskutik

 

Martxoak 3, igandea

16:30 Aita Marin zinea

 

Martxoak 4, astelehena

15:00 eta 17:30  Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Musua

18:00  Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia)

PROGRAMA