Ostiralean hasiko dira 2020ko inauteritako ospakizunak Zumaian
Egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek inauterien aitzakian. Otsailaren 21an hasi eta otsailaren 24a arte emanaldi, jai giro eta mozorroz beteko dira herriko kaleak. Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandak urteroko kalejira ostiral arratsaldean egingo dute, Mexiko gai nagusitzat hartuta.
Hona egitarau osoa:
Otsailak 21, ostirala
Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa
17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan
18:30 Ubillosen hasita Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Mexiko. Ondoren emanaldia Eusebio Gurrutxaga plazan
Otsailak 22, larunbata
12:00 Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar
12:30 Eusebio Gurrutxaga plazan Astindu dantza elkartearen dantza-kalejira
17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan inauteritako mozorro festa
Eta txokolatea banatuko da mozorrotuen artean
18:00 Plazan haurren mozorro lehiaketa
18:30 Herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin
18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa
22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua
Mozorro lehiaketak
Larunbatean hiru lehiaketa eta sari ugari
- HAUR LEHIAKETA 18:00 Beheko plazan
3 sari: banako/bikote onena, taldeka 0-8 urte, taldeka 9-16 urte
Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.
Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada, izen-ematean ekarri beharko da.
- HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETAK (16+ urte)
- 19:30-20:30 Girotu kalea zuen mozorroekin! Epaileak herrigunean ibiliko dira. Sariak: banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€
- 18:30-21:00 Argazki Txokoan herritarren sariak Banakakoa edo bikotea 80€ eta taldea 200€, Gertu elkartearen eskutik
Otsailak 23, igandea
16:30 Aita Marin zinea
Otsailak 24, astelehena
15:00 eta 17:30 Zumaienan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Bizi Dantza
18:00 Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia)