Ostiralean hasiko dira San Telmotako Helduen Danborradako entseguak

2018/02/13

Entseguak astean bitan izango dira komentuan, ostiraletan 22:00-23:00 bitartean eta larunbatetan 15:00-16:00 bitartean

Aurtengo San Telmo eguna apirilaren 9an ospatuko da eta egun hori helburu hartuta ostiralean Helduen Danborradako entseguak hasiko dira. Entseguak astero bi egunetan egingo dira: ostiralean 22:00-23:00 bitartean eta larunbatean 15:00-16:00 bitartean. Entsegu guztiak komentuan izango dira.

Danborradan 18 urtetik gorako edonork parte hartu dezake eta Udalak herritarrak bertan parte hartzera animatzen ditu San Telmotan ahalik eta giro alaiena lortzeko.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko hurrengo helbide elektronikora idatzi: santelmodanborrada@gmail.com