Ostiralean eta astelehenean izango dira salgai Pirritx,Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak

2015/01/19

Azken urteotan bezala, inauterietako astelehenean emanaldiak eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Otsailaren 16an, bi saio eskainiko dituzte Maria eta Jose antzokian, 15:00ean eta 17:30ean. Saio horietarako sarrerak ostiralean, urtarrilak 23an 17:00etatik 18:30etara izango dira salgai Alondegian. Eta urtarrilaren 26an, astelehenean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30etara (agortu arte). Haurren sarrerek 4 euroko prezioa dute, eta helduenek 7 eurokoa. Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago erosi.