Ostiralean inauguratuko du Udalak surfeko lokal berria
Arratsaldeko bostetan izango da aurkezpen ekitaldia eta lokalaren ezaugarrien berri emango zaie herritarrei.
Bihar (urtarrilak 29, ostirala) inauguratuko du Udalak surfeko lokal berria. Arratsaldeko bostetan izango da aurkezpen ekitaldia eta lokala ezagutu nahi duten herritar guztiak daude gonbidatuta.
Larretxo auzategian egokitu du Zumaiako Udalak surfeko lokal berria eta biharko ekitaldian azalduko dira azpiegitura berriaren ezaugarriak. 145 metro karratu ditu erabilgarri eta hainbat funtzio betetzeko prestatuko dago.



