Ostiralean izango da Euskal Jai Eguna
Ostiralean, abuztuak 9, ospatuko da aurtengo Euskal Jai eguna. goizean goizetik baserriko produktuen azoka izango da Alde Zaharrean. Ondoren, herri bazkaria izango da, besteak beste. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Turismo bulegoan (helduak 8 euro, haurrak 3).
10:00etan hasita, Baserriko gaien azoka.
· Hala Dzipo txalapartarien saioa.
· 10:30ean Hala Gera taldearen alboka eta
dultzaina doinuak.
· Trikitxas bikotearen saioa.
· 11:00etan Inpernupeko joareen ekitaldia.
· 11:30ean Upela plaza parean, salda.
· 12:00etan Sanjuaniturri parean, balkoitik balkoirako
bertso saioa: Amets Arzallus eta Unai Iturriaga.
· 14:30ean herri bazkaria (sarrerak Turismo bulegoan abuztuaren 2tik aurrera).
· Bazkal ostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin.
· 18:00etan plaza bertan Ostolaza eta Narbaizarekin
erromeria.
· 18:30ean Kalean Txarangaren kalejira.
· 19:00etan Sagardo dastaketa.
· 23:00etan Kofradian, erromeria Bide Batez taldearekin.



