Ludotekako ikasturte amaierako festa ospatu zuten ostiralean Torreberrin

2010/06/14

19:00etatik 22:30era egin zuten festa, eta Ukelele Jauna zirkoaren ikuskizunaz gozatu zuten.

 

Ludotekako ikasturtea ere amaierara iritsi berri da. Iragan den ostiralean ospatu zuten ikasturte amaierako festa Torreberrin eta 85 bat umek parte hartu zuten. 19:00etatik 22:30era bitartean egin zuten festa.

Afaltzeko garaira bitartean, jolasak egin zituzten. Ondoren, afaldu egin zuten, eta afalostean, ‘Ukelele Jauna’ zirkoaren ikuskizunaz gozatu zuten gaztetxoek.