Ostiralean, sanpedroak antolatzeko bilera
Ekainaren 28ko arratsean emango zaie hasiera aurtengo sanpedro jaiei. Festa horiek herritarrekin batera antolatzeko, Udalak bilera batera deitzen ditu herriko talde, elkarte zein norbanakoak, festa egun horietarako proposamenak egin eta antolaketan parte hartzeko. Bilera, ostiralean, hilak 25, 18:00etan Alondegian izango da.



