Ostiraleko, ez ohiko plenoan, 2015eko aurrekontuak onartu ziren
2015. urteko aurrekontuak onartu ziren Bildu eta Aralarren botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EE alderdiek.
1. 83. akta onartu zen.
2. Ogasuna
2.1. Proposamena: Udal Gobernuak aurkezturiko 2015eko aurrekontuak:
a) 2015eko aurrekontuei EAJ-PNV aurkezturiko osoko emendakina erretiratu egin zuen azken momentuan.
b) 2015eko aurrekontuei aurkeztutako zatikako emendakinei dagokionez, Udal Gobernuak aurkeztutako emendakinak onartu ziren. EAJ-PNVk azken momentuan bere emendakinak ere erretiratu egin zituen.
c). 2015eko aurrekontuak onartu ziren Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ-PNVk (5) eta PSE-EEk (1).
2.2. Kreditu aldaketa
2.2.1. Irizpena: 16. kreditu aldaketa onatu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. EAJ-PNV abstenitu egin zen, eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.
2.2.2. Proposamena: 17. kreditu aldaketa onartu zen Bildu eta Aralarren botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ-PNVk eta PSE-EEk.
2.2.3. Proposamena: 2014ko aurrekontuen ejekuzio araua aldatzea onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin. Kontra bozkatu zuten EAJ eta PSE-EEk.
2.2.4. Kontuhartzailearen ingera/erreparo orriaren berri eman zen.
3. Ingurumena: zabor bilketa
3.1. Proposamena: hondakinen bilketa sistemaren aldaketa proposatzen duen akordioa onartu zen Bildu eta Aralarren aldeko botoekin Kontra bozkatu zuten EAJ-PNV eta PSE-EEk.
4. San Juan egoitza
4.1. Proposamena: Foru Aldundia, San Juan egoitza eta Udalen arteko hitzarmena onartu zen Bildu, PSE-EE eta Aralarren aldeko botoekin. EAJ-PNV alderdia abstenitu egin zen.
5. Herritarren partaidetza, etorkinak, berdintasuna eta gaztedia
2.1. Irizpena: II. Berdintasun Plana onartu zen aho batez.
6. Hirigintza
6.1. Juan Belmonteko magaleko obrak premiazko prozeduraz esleitu beharraren inguruko informazioa eman zen.



