Ostiralero kontzertuak Zumartianen eskutik

2010/05/06

Herriko zerbitzuen sektorea sustatzeko ekimenetik abiatuta, hilabete honetan ostiralero kontzertuak izango dira herriko kaleetan. Etzi eskainiko dute aurreneko emanaldia, Erribera kalean.

 
Hilabete honetan, ostiralero, musika taldeak izango dira Zumaiako kaleetan zehar. Zumartian plataformak antolatu ditu emanaldiak Merkatari eta Ostalaritza elkartearekin batera, eta herriko zerbitzuen sektorea sustatzeko urrats berri bat ematea izango da helburua.

Emanaldiak Xpressionk-ren baitan antolatu dira, egitasmo honek herri askotan eskaintzen baititut gisa honetako zirkuitu kulturalak.  Etzi izango da aurreneko kontzertua Erribera kalean eta Folk, Triki eta Irlandako doinuak entzun ahal izango dira.

 

Egitaraua

 

Maiatzak 5, ostirala:

19:00etan, Erribera Kalean.  Folk & Fire (Folk, Triki, Irlandarra)

Maiatzak 14, ostirala:

19:00etan, Amaiako Plazan. Louise Michel (Indie, Fusion)

Maiatzak 21, ostirala:

19:00etan, Beheko Plaza The Billie Jeans (Funk, soul).

Maiatzak 28, ostirala:

19:00etan, Makulu ken (Afro, funk).