Ostiraletik astelehenera (20tik 23ra) itxita izango da N-634an Narrondotik txikierdirako biribilgunera arte
Bizikleta eta oinezkoentzako Zumaia-Arroa bidezatia egiten ari direla eta, N 624 errepidea itxita egongo da abenduaren 20ko 20:00etatik (ostirala) 23ko 08:00ak (astelehena) bitartean. Bi noranzkoetan izango da itxita 29 + 500 kilometro puntutik (GI 3760 errepideko bidegurutzea-txikierdiko biribilgunea) 31 kilometro punturaino (GI-631 errepideko bidegurutzea). Bidea itxi beharra dago Narruondo auzoan, errepidearen azpiko pasabide bat egiteko. Zirkulazioa desbideratu egingo da Iraetatik, Aizarnazabaletik ea Oikiatik (GI-631, GI-2633 eta GI-3760 errepideetatik).



