Otezuri gerontologikoa inauguratu dute jada
Inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten Udaleko, Aldundiko eta zentroa kudeatzen duen enpresako ordezkariek.
Joan den astean inauguratu zuten Otezuri zentro gerontologiko berria. Adinekoentzako egoitza berria urte hasieratik dago martxan. Inaugurazio ekitaldia aurreko ostegunean (maiatzak 28) egin zuten.
Ekitaldian izan ziren, Udaleko eta Foru Aldundiko hainbat ordezkari eta zentroa kudeatzen ari den enpresako arduradunak.



