Otsailaren 1 eta 2an bigarren eskuko azoka egingo da
Azokan zerbait salgai jarri nahi dutenek urtarrilaren 16tik 30a bitartean Algorri Interpretazio Zentrora eraman beharko dute.
Otsailaren 1ean eta 2an bigarren eskuko azoka ospatuko da Zumaian, Alondegian hain zuzen. Dagoeneko 5. edizioa izango da eta parte hartu nahi dutenak Algorri Zentrora eraman ditzakete salgai jarri nahi dituzten produktuak, urtarrilaren 16tik 30era.
Algorri Interpretazio Zentroaren ordutegia honakoa da:
Ostegun eta ostirala: 10-13.30 / 16-18.30
Larunbata: 10-13.30 / 16-19.30
Igandea: 10-13.30
*Astelehena, asteartea eta asteazkena: itxita
Salmentan lortutako irabazien %100a saltzailearentzat izango da, eta Algorri Zentroan jaso ahal izango ditu otsailaren 6tik aurrera. Produktuak saldu ezean, berriz jaso daitezke baina Algorri Zentroan uzteko aukera ere eskainiko da, beharra duten familien artean banatzeko.
Salgai jarri daiteke:
* Ikus-entzunezkoak, liburuak, pelikulak, CDak
* Osagarriak: gerrikoak, lepokoak, zapiak, apaingarriak
* Bazarra: jostailuak, tamaina txikiko tresna elektrikoak.
* Arropa eta telefono mugikorrak ez dira onartuko.
Azoka ordutegia
EGUNAK: 2014ko otsailak 1 eta 2, larunbata eta igandea
ORDUTEGIA: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
TOKIA: Zumaiako Alondegia
PRODUKTUAK SALGAI JARTZEKO MODUA:
Interesaturiko elkarte edota partikularrentzako informazio gehiago:
Algorri Interpretazio Zentroa
Juan Belmonte 21,
943143100
algorri@zumaia.net



