Otsailaren 10ean egingo da arropak sortu eta birziklatzeko tailerraren aurkezpena
Jostearen oinarrizko ezagupenak, arropen diseinua eta arropa zaharren birmoldaketa izango dira ikastaroan erakutsiko diren ezagupenak. Otsailaren 17tik maiatzaren 26a bitartean eskainiko dute.
Asteazkenean, otsailak 10, egingo arropak sortu eta birziklatzeko tailerraren aurkezpena. Zumaiako Udaleko Kultura sailak antolatu du ikastaroa eta otsailaren 17tik maiatzaren 26a bitartean eskainiko da.
Ikastaroaren helburuen artean daude, jostearen oinarrizko ezagupenak irakastea, arropen diseinuan trebatzea edota arropa zaharrak birmoldatzea. Foronda Kultur Etxean eman behar da izena eta matrikula 60 euro kostako da. Asteazkenetan izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara.
Asteazkeneko aurkezpen bileran azalduko dira ikastaroaren nondik norakoak eta ikasleek ekarri beharreko materiala ere zehaztuko da. 18:00etan hasiko da bilera Foronda Kultur Etxean.



