Otsailaren 21ean izango da Herri Krosa
Aurten, patinen lasterketa ez da herri barruan jokatuko. Lasterketa guztietarako izen ematea herrikrossa.com webgunearen bidez egin daiteke.
Zumaiako Herri Lasterketaren XXXI. edizioa, otsailaren 21ean, 17:00etatik aurrera jokatuko da, Beheko Plazatik abiatuta. Parte
hartzaileek, bi distantzia izango dituzte aukeran: ohiko 10,2 kilometroko ibilbidea, eta 5,6 kilometroko ibilbide motza.
Izena ematea zabalik dago eta Internetez egin daiteke herrikrossa.com webgunean.
Lasterketa nagusiak 17:00etan hasiko badira ere, 15:00etan hasita maila desberdinetako haur eta gaztetxoek ere izango dute lasterka egiteko aukera. Adinaren arabera, 300 metro eta bi kilometro arteko lasterketak egingo dituzte. Ondoren, lerroko patinen lasterketa jokatuko da.
Lerroko patinen lasterketan, aldaketak
Aurten arte, herri barruan jokatu izan da lasterketa hau, ibilbide berdinari hainbat bira emanez. Patinetan abiadura handia hartu ohi da eta arriskutsua dela iritzita, aurtengorako ibilbidea aldatu da. Hala, aurten, herrigunetik kanpo, Zumaia eta Oikia artean, egingo dute 14,2 kilometroko ibilbidea.
Lasterketa hori 15:45ean hasiko da eta 16 urtetik gorakoentzat izango da. Gainera, Patin Eskolak patinatzailearen maila bermatuko du, horren onespena beharko baita parte
hartzeko.



