Otsailaren 23an izango dira turismo eta giza baliabidetako teknikari postuen hautaketa prozesuko aurreneko azterketak
Argitaratuta daude bi prozesuetako onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrendak eta orain, lehendabiziko azterketara dei egiten zaie hautagaiei.
Otsailaren 23an, asteartea, izango dira turismo eta giza baliabidetako teknikari postuen hautaketa prozesuko aurreneko azterketak. Bi deialdien kasuan, azterketak otsailaren 23an, goizeko hamarretan izango dira azterketak, Lubaki kiroldegian.
Ildo beretik, argitaratuta daude bi prozesuetako onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrendak. Udalaren webgune honetan kontsultatu daitezke zerrendak, hemen klikatuta.
2009ko irailean jarri zuen abian Udalak bi lanpostu hauek oposizio lehiaketa bidez hautatzeko prozedura.



