Palestinako errealitatea ezagutzeko asmoz, gazteentzat komiki tailerra egingo da martxoan

2020/02/19

UNRWA Euskadik, Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak antolatu du ekimena, Kultura sailarekin elkarlanean. Martxoaren 9, 10 eta 12an izango dira saioak, 2 orduko hiru, Alondegian. 12-17 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua zikloa.

2018an martxan jarritako Hiritartasun Globalerako Hezkuntza proiektu baten baitan antolatu du UNRWA Euskadik Zumaiako kultur sailarekin elkarlanean “Palestinako errealitatea ezagutuz” komiki tailerra.

Tailerra 12-17 urteko gazteei zuzenduta dago, 6 orduko iraupena izango du eta doakoa izango da. Tailerraren helburu nagusia euskal gazteriak Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruan eta, bereziki, Palestinako errefuxiatuen inguruan izan ditzaketen kultura- eta genero-aurreiritziak desegitea da. Saioetan, gazteek errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko aukera izango dute eta baita komikiaren alderdi teknikoa lantzeko ere.

Tailerra UNRWA Euskadiko teknikariek eta Ainara Azpiazu “Axpi” komikigileak dinamizatuko dute eta 3 saio ezberdinetan burutuko da.