Palestinaren aldeko alkatearen adierazpena

2012/11/29

Zumaiako alkateak, Palestinar Agintaritza Nazionalak, New York-en, Nazio Batuetako Erakundearen Asanblada Orokorrean, obserbatzaile statusa izango duen Palestinar Estatu aitorpena eskatu duen honetan, zera adierazten du: 1- Zumaiako alkateak eskaera horrekin bat egin eta Palestinar Estatua errekonozitzen duela, Palestinar herriaren borondate nazionalaren ordezkari gisa nazioarteko herrien eta estatuen kontzertuan. Erabaki hau, Ekialde Urbileko gatazka hau modu elkarrizketatu eta paketsuan konpontzen lagunduko duen pausu bat da gainera. 2- Hori dela eta bere jarduera instituzionalean Palestinar agintaritzarekin erakunde honek izan dezaken ezein mailatako harremanetan Estatu subirau status hau izango duela gidari. 3- Egun berezi honetan Palestinar herriaren aurka burutzen den okupazio ilegalarekin eta zapalketarekin amaitu dadin eskaera berresten duela. Israeleko estatuak azken asteotan burutu dituen eraso militarrak nazioarteko legediaren urraketa eta krimen gisa epaituak izan daitezen galdatzen dugu. 4- Alkate honek, Palestinar Agintaritza Nazionalari adierazpen honen berri emango dio, agintaritza hau zorionduz.