Paolbideko mosaikoa berritu dute eta bere tokian dago jada
Rakel Nacentak ia urtebete (hamar hilabete) behar izan du eskultura zaharberritzeko, baina itxura bikainean itzuli du bere tokira. 1960ko azaroaren 15ean Zumaiako barran izandako istripuan hildakoen oroimenez egindako lana da mosaikoa. Vicente Rodilla artistak egin zuen orain 50 urte, eta konpontzera eraman aurretik oso hondatuta zegoen.



