Parolmuturreko bidea itxita egongo da ostegunera arte

2024/02/06

Ontziolako itsasontzi bat ateratzeko babes-egitura batzuk jartzen ari da Portu Zuzendaritza. Horiek horrela, ostegun eguerdira arte itxita egongo da bidea.

Portu Zuzendaritzak Zumaiako udaltzaingoari jakinarazi dionez, Parolmuturra itxita egongo da ostegunera arte (ondo bidean, ostegun eguerdian zabalduko dute bidea). Babes-egiturak jartzen ari dira bertan, Balenciaga ontziolako itsasontzi bat behar bezala eta inguruan kalterik sortu gabe ateratzeko.