Parolmuturreko bidea itxita egongo da ostiralera arte

2024/02/20

Ontziolako itsasontzi bat ateratzeko babes-egiturak jarri zituzten otsaila hasieran. Itsasontziak Zumaia utzi du dagoneneko, eta, babes-egiturak kentzen ari dira orain.

Portu Zuzendaritzak Zumaiako udaltzaingoari jakinarazi dionez, Parolmuturra itxita egongo da ostiralera arte. Balenciaga ontziolako itsasontzia behar bezala eta inguruan kalterik sortu gabe ateratzeko babes-egiturak jarri zituzten duela bi aste; Edda Goleo barkuak joan den ostegun goizean utzi zuen Zumaiako portua, eta, orain, babes-egiturak kenduko dituzte.