Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen prozesuaren baitan, gaur elkartuko dira herriko eragileak
19:00etan izango da bilera udaletxean eta 2011rako aurrekontutarako proposamenak egingo dituzte.
Aurten ere, Zumaiako Udalak martxan jarri du 2011ko udal-aurrekontuak parte-hartzearen bidez lantzeko prozesua.
Dagoeneko egin da herritarren bilera eta hainbat ekarpen jaso dira. Orain, herriko eragileen txanda izango da. Gaur (azaroak 3, asteazkena) izango da bilera eta arloka jarrita, aurrekontuak aztertuko eta landuko dituzte.
Aurrekontuetan ere herritarrok zeresan handia dugulako, zatoz!



