Pedro Etxeberria eta Leire Fernandez nagusitu ziren txakur krosean
Atzo, otsailak 3, jokatu zen Zumaiako Txakur krosaren bigarren edizioa. 65 lagun iritsi ziren helmugara, eta lehen biak zumaiarrak izan ziren. Pedro (0:27:47)eta Mikel (0:27:48)Etxeberria anaiek, lasterketaren hasieratik azken metrora arte lehia bizia izan zuten. Azkenean, Pedrok segundu bat atera zion anaia gazteari, Mikeli. Hirugarrena helmugan, eta lehena emakumezkoen artean, Leire Fernandez (0:28:55) izan zen.
Sailkapena ikusteko klikatu hemen.



