Pedro Etxeberria eta Zura lehen Txakurkrosean nagusi

2012/01/23

Atzo, hilak 22, egin zen lehen Txakurkrosa Zumaian, eta Pedro Etxeberria herritarra eta Zura txakurra izan ziren lehenak helmugara iristen.

 

Nahiz eta eguraldiak gehiegi ez lagundu, atzo egin zen lehen Txakurkrosa Zumaian. Lehen lasterketa honetan 70 lagun inguruk eman zuten izena, baina helmugara 62 lagun iritsi ziren. Helmugaratzen lehena, Pedro Etxeberria herritarra izan zen, Zura txakurrarekin. Zirkuituko 7 kilometroak egiteko 29 minutu eta 40 segundu behar izan zituen. Bigarren, Iskander Rodriguez arratzuarra eta Koni txakurrak egin zuten bigarren (0:30:17). Hirugarren, berriz, Eneko Agirre eta Noa izan ziren (0:30:39). Emakumezkoetan lehenengoa Leire Fernandez izan zen Txanpi txakurrarekin (0:37:04); bigarren, Naiara Casi eta Ruka helmugaratu ziren (0:39:37) eta hirugarren, Larraitz Sorron eta Irato (0:39:43). 


Probaren bukaeran, parte hartzaileak ados zeuden probaren gogortasuna azpimarratzean; botatako euriak sortutako lokatzak ez zuen erraztu bidea. Antolatzaileak "gustura" azaldu ziren probak izandako harrerarekin. 

 

Probako sailkapen osoa ikusteko klikatu hemen


XXVIII. Herri lasterketa, otsailaren 25ean

Otsailaren 25ean, 17:00etan hasita egingo da aurtengo XXXVIII. Herri Lasterketa, Zumaian. Izen emateko epea, dagoeneko, irekita dago, eta parte hartu nahi duenak kirolprobak.com orrian eman dezake izena. Bertan aurki daitezke arauak eta xehetasun gehiago. 

Hona hemen, inskripzioaren prezioak: 


  • TXIPA HORIA 10 €
  • ALOKATUTAKO TXIPA  12 €             
  • AURREBENJAMINAK, BENJAMINAK, ALEBINAK, INFANTILAK ETA KADETEAK     Izen-ematea doan
  • TXIP HORIAREN EROSKETA + INSKRIPZIOA  28 €