Peio Romatetek irabazi du Zumaiako XXI. Argazki Lehiaketa

2009/07/09

Bigarren saria Fermin Etxeberriarentzat izango da eta hirugarren gelditu da Javier P-Fdez Ferreras. Sari banaketa, bihar, ostirala egingo da, 19:30ean Foronda Kultur Etxean.

 

Peio Romatet argazkilari zumaiarrak irabazi du Zumaiako XXI. Argazki Lehiaketa. ‘Munduan zehar’ izeneko argazkia izan da epain-mahaiaren kalifikazioaren arabera lehiaketara aurkeztuta argazkirik hoberena. Bigarren saria Fermin Etxeberriarentzat izango da eta hirugarren gelditu da Javier P-Fdez Ferreras.

Sari banaketa ekitaldia, bihar, ostirala, egingo da Foronda Kultur Etxean. 19:30ean hasiko da ekitaldia eta lehiaketara aurkeztu diren 26 argazkiak ikusgai egongo dira bertan.

Erakusketa zabalik uztailaren 24a arte

Argazki erakusketak uztailaren 24a arte iraungo du Forondan. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 15:00retara egongo da irekita eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere ikusi ahalko da, 17:00etatik 19:00etara.