Peio Romatet izan da Argazki Rallyko irabazlea
Joan den ostiralean egin zuten Algorri Interpretazio Zentroan sari-banaketa ekitaldia. Bigarren Omar Ulacia sailkatu zen eta hirugarrena izan zen Iñigo Korta. Gaztetxoen artean, Irati Azpiazurena izan da argazkirik hoberena.
Peio Romatet argazkilari zumaiarra izan da Aste Berdearen inguruan antolatzen den Argazki Rallyko aurtengo irabazlea. Bigarrena Omar Ulacia izan zen eta hirugarren sailkatu zen Iñigo Korta. Azken horrek lortu zuen argazki hoberenaren saria. Joan den ostiralean ospatu zen Algorri Interpretazio Zentroan Argazki Rallyko sari-banaketa ekitaldia.
Gaztetxoen txapelketan, berriz, zortzi argazkilarik hartu zuten parte eta guztien artean, Irati Azpiazu Galartzarena izan zen argazkirik hoberena.
‘Zumaia Naturaz Blai’ txapelketako irabazleak
Argazki Rallyko sari-banaketa ekitaldiaren aurretik banatu zituzten Zumaia Naturaz Blai’ txapelketako sariak. Algorri Interpretazio Zentroak antolatu du txapelketa eta Zumaia inguruko ekosistemak ezagutu eta identifikatzea zuen helburu. 160 lagun inguruko parte hartu dute txapelketan eta lau lagunentzako afariaren irabazlea Luis Rubio Lertxundi izan da. Horrez gain, itsasoan ibilaldia egiteko bi lagunentzako hamar txartel zozketatu ziren.
Baleike.com-en ikus daiteke Argazki Rallyko parte-hartzaileen irudiekin Arazikoek prestatu duten bideo muntaia.



