PEOIEN LAN POLTSA / AZTERKETA PRAKTIKOAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ETA ERREKLAMAZIO EPEA

2016/09/28

Goian aipaturiko deialdiaren proba praktikoaren behin-behineko emaitzak argitaratzen dira.

Epaimahaiak ariketa praktikoa baloratzeko irizpide hau aplikatzea erabaki du:

 

Azterketa praktikoa lau probatan banatu da. Oinarrien arabera, azterketa praktikoari gehienez 30 puntu emango zaizkionez, proba bakoitzak gehienez 7,5 puntuko balorazioa izango du. Bestetik, azterketa praktikoa gainditzeko, bi probatan gutxienez 3,75 puntu ateratzea ezinbestekoa izango da. Oinarri horretatik gora lortu beharko dira azterketa praktikoa gainditzeko gutxienez behar diren 15 puntuak. Azkenik, 3,75 puntu baino gutxiago atera den probaren puntuazioa, halakorik dagoenean, ez da kontuan izango puntuazio totalaren emaitzarako.

 

Hala jartzen da guztientzat agerian Zumaiako Udaleko www.zumaia.eus webgunean eta iragarki taulan eta ohartarazten da, behin-behineko ebazpen honen aurka interesatuek Epaimahai Kalifikatzaileari zuzendutako ERREKLAMAZIOA egin dezaketela, deialdiko oinarrietan ezarritako moduren batean, ebazpena iragarki taulan jarri, web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita urriaren 4  arte (hau barne).

 

Erreklamaziorik egonez gero, Epaimahaiak hartuko du kasuan kasuko erabakia eta, bestela, ebazpen hau behin betiko bihurtuko da, automatikoki.

 

LAN ESKEINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA

GANDITUEN, EZ GAINDITUEN ETA AURKEZTU GABEKOEN ZERRENDA