Perretxikoa izango da protagonista asteburuan Zumaian
Gaur, ostirala, ekingo zaio asteburu mikologikoari eta igandera bitartean era askotako ekimenak izango dira: kalejira, perretxiko dastatzea, ‘Urola Kostako perretxikoak’ liburuaren aurkezpena…
Asteburu honetan perretxikoa izango da nagusi Zumaian. Gaur hasiko da asteburu mikologikoa eta herritarrek kaleak girotzeko kalejira eginez ekingo diote asteburuari. 19:30ean Kofradiatik abiatuko da kalejira. Gero, 20:30ean ‘Urola Kostako perretxikoak’ liburuaren aurkezpena egingo dute Inda Mendi elkartearen egoitzan eta horrekin batera, hainbat perretxiko dastatzeko aukera izango da.
Gaurko ekitaldiez gain, igandera arte luzatuko da asteburu mikologikoa. Zumaiako Natur Taldeak antolatu du, Inda Mendi elkartearen laguntza eta Zumaiako Udalaren babesarekin.
Hauxe da egitaraua:
Urriak 23, ostirala
- Arratsaldeko 19:30ean kofraiatik abiatuta kalejira.
- 20:30ean Inda-Mendi elkartean “Urola kosta bailarako perretxikuak” liburuaren aurkezpena.
(Parte hartzaileen artean bost liburu zozketatuko dira)
- Ondoren perretxiko dastaketa Inda-Mendiko sukaldarien eskutik.
Urriak 24, larunbata
- Goizako 9:00etan taxi geltokian perretxikuak biltzeko irteera.
- Arratsaldeko 16:00etan sailkapena Torre Berrin.
Urriak 25, igandea
- Perretxiku erakusketa egunean zehar. Torre Berrin (Eusebio Gurrutxagan).
- Goizean: 11:00etatik 14:00etara
- Arratsaldean: 16:30etik 20:00etara.



