Pertsona edadetu edota ezinduei janaria etxeetara banatzeko zerbitzua
Zerbitzu berri horren informazioa eman eta zalantzak argitzeko, gaur, azaroak 22 hitzaldia egingo da 17:30etatik aurrera Brankan.
Gureak taldeko Sutondo-Catering enpresak lurraldeko herri desberdinetan zerbitzu berri bat ipini nahi du abian. Zumaiako etxeetan 65 urtetik gorako pertsonentat eta pertsona ezinduentzat janari banaketa martxan jartzea da helburua.
Janari banaketa astelehenetik igandera eskaintzen da etxe partikularretara, eta bazkaria eta afaria banatuko dira. Dietak pertsona bakoitzaren beharretara egokitutakoak dira: dieta diabetikoa, gatzik gabekoa, zeliakoa,… Nahi duenak bazkaria bakarrik, afaria, edo biak eska ditzake.
Zerbitzu horren berri emateko, bilera bat egingo da gaur, azaroaren 22, Aizkorri, 4ko Eguneko Zentroan (Brankan), arratsaldeko 17:30tan. Bertan janarien dastaketa egingo da eta partaideen artean jatekoa zozketatuko da.
Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Sutondoko telefonora deitu dezakezu zuzenean 943-344290 edo Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan galdetu telefono honetan: 943-862200.
Era berean gogoratu adineko pertsonei zuzendutako edozein zerbitzu eta prestazioei buruzko argibideren bat nahi izanez gero, 943-862200 telefonoan bitartez txanda eskatu edo Udal Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara zuzendu (Aizkorri, 4).



