Petardoekin kontuz ibiltzeko deia egiten du Udalak

2011/12/29

Urteko azken egunean, festa giroan petardoekin jolasean ibiltzeko ohitura dute Zumaian ere zenbaitzuk. Hori horrela, Zumaiako Udalak petardoekin tentuz eta erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi die herritarrei. Izan ere, Eguberri Eguneko zenbait gertaerek ere petardoekin loturaren bat izan dezaketela uste du Udalak.