Gaur, Piazzolaren tangoak: Tanar quartet / Sebastian eta Marina dantzariak
22:00etatik aurrera Aita Mari aretoan izango da ikusgai, Musika jaialdiaren baitan.
“Dena aldatuz doa, eta Buenos Aireseko musika ere”. Esaldi honekin erantzuten zien Astor Piazzollak bera “tango hiltzailetzat” zuten puristei, XX. mendeko tango berritzaile handienetako bat izan baitzen. Eta berritzaile askori gertatu zaion bezala, gutxik ulertu izan zuten.
Astorrek bere musika jente askok maitatzea lortu du. Azerbaiango biolinjolea den Azer Lyutfaliev euretariko bat da, Bilboko Orkestra Sinfonikako partaidea eta konpositore honen omenez sortutako Laukote honen bultzatzaile eta sustatzailea. “Berak tangoaren idea aldatu zuen, liluragarri, hunkigarri eta sakonagoa eginez. Jenioa izan zen, aberatsa, eta hori bere konposizio anitzetan ageri da” azaltzen du. Tanar Laukoteak Piazzollaren musika bere jatorrizko formatu eta musika tresnekin jotzen du (biolina, pianoa, kontrabaxua eta bandoneoia), dantzari bikote zoragarri batekin batera.
Tanar Laukoteak Argentinako konpositore eta bandoneoi jole handia izan zen Astor Piazzollan musikari zor dio bere sorrera. Azer Liutfaliev-ek sortu zuen 2003 urtean, baina soka boskote gisa, musika tresna klasikoekin (biolina, viola, biolontxeloa, kontrabaxua eta pianoa). Formatu honekin hainbat Musika Jaialditan parte hartu du, BOSen Kamara Denboraldian eta Arriaga Antzokian besteak beste.
Argentinar konpositorearen 90. urteurrenarekin bat etorririk, eta omenaldi gisa, oraingoan laukote moduan aurkezten da, eta Piazzollak berak erabiltzen zituen musika tresnekin: bandoneoia, biolina, kontrabaxua eta pianoa. Tanar Laukotearen asmoa Argentinako konpositore handi honen musika eskeintzea da, berak konposatu zuen bezala, jatorrizko musika tresna eta soinuarekin.
Sebastian eta Marina
Argentinar tangoen dantzari eta irakasleak dira. Oso gazterik dantzan hasia, Marinak arlo eta disziplina ezberdinak jorratu izan ditu, tangoan oso osoan ihardun arte. Sebastian Buenos Airesen jaioa da eta bere kulturako dantza den tangoan oinarritu du bere bizimodua . Elkarrekin bikote gazte eta frexkoa osatzen dute, estilo dotorearekin, saloi tangoa.
Inprobisaziñoan adituak dira eta beraien teknika argentinar tangoaren gaur egungo eta betidaniko estiloen aparteko bategitean oinarritzen da.



